Nigeriako emakume bat txalupa batean erditu da
MOTRIL. Happiness (Zoriontasuna) du izena, eta 3,680 kilo pisatu zituen jaiotzean. Hori guztia oharkabean pasatuko zen, baldin eta txalupa batean jaio ez balitz. Maroko eta Espainia arteko bidea egiten ari zen ontzia ama erditu zenean. Alboran uharteko hondartza batean paratu zuten ontzia, amaren egoera ikusita; 38 immigrante zihoazen ontzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu