Nigeriako eraso suizidan dozena bat lagun hil dira
LAGOS. Gutxienez hamabi lagun hil eta 30 inguru zauritu dira Nigeriako iparraldeko Maiduguri hirian izaniko atentatuan. Ustez, terrorista suiziden talde batek zartarazi du lehergailua. Erasoa Boko Haram talde erradikalaren aurkakoa izan dela adierazi dute hango iturriek, baina oraindik ez dute argitu nork egin duen. Boko Haramek lege islamikoa ezarri nahi du herrialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu