Kummabza herrixkan atxiki zituzten ostegun eta igande artean, The Guardian Nigeriako egunkariak argitaratu duenez. Kazeta horren arabera, Boko Haram erakunde armatua izan da andreak bahitu dituena. 30 lagun inguru hil eta herrixka suntsitu dute erasotzaileek.
Nigeriako Chibok herriko eskola batean 200 neskatila baino gehiago bahitu zituen Boko Haram-ek apirilean.