mundua

Nigerian gutxienez 34 lagun hil dira merkatu baten aurkako erasoan

Potiskum hirian izan da erasoa. Boko Haram taldea da susmagarri nagusiena.

2012ko maiatzaren 3a
16:47
Entzun

Nigeriako Potiskum hirian gutxienez 34 lagun hil dira bart gauean, merkatu baten aurkako erasoan. Yobe estatuko Moses Namiri komisarioak jakinarazi du talde armatu baten erasoa izan dela, eta Boko Haram erakunde islamistari egotzi dio, azken horrek egiletza bere gain hartu ez badu ere.

Apirilaren 30ean beste eraso bat izan zen Jalinen, Nigeria ekialdean, eta 11 lagun hil eta 12 zauritu ziren.

 


  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.