'AMIA auzia'

Nisman fiskalak bere buruaz beste egin zuela uste dute

Cristina Fernandez Argentinako presidenteak sekretupetik atera du AMIA auziarekin lotutako dokumentazioa.

Argentinan protesta ugari eragin du Nismanen heriotzak. IVAN FERNANDEZ / EFE
2015eko urtarrilaren 20a
14:05
Entzun

Alberto Nisman fiskalaren heriotza ikertzen ari diren berri iturriek jakinarazi dutenez, fiskalak bere buruaz beste egin zuen hipotesiak du indar handiena. Bere buruari tiro eman ziola diote, eta ez zela izan beste norbaiten esku hartzerik. Dena dela, ikerketak zabalik jarraitzen duela nabarmendu dute, ez baitute baztertzen suizidioa "eragindakoa" izatea.

Fiskalaren heriotzaren biharamunean, Cristina Fernandez Argentinako presidenteak hainbat erabaki hartu ditu fiskala ikertzen ari zen AMIA auziari buruz: besteak beste, auziari buruzko dokumentazio guztia sekretupetik ateratzeko baimena eman du. Halaber, Nismanen ikerketan ageri diren ustezko lau espioiren izen-abizenak ere publiko egin ditu. Horien lekukotzetan oinarritu zen Nisman fiskala Fernandez presidentearen kontrako akusazioak arrazoitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.