mundua

Nobel alternatiboa, ingurumenaren eta giza eskubideen aldeko lanari

2010eko irailaren 30a
10:55
Entzun
Nnimmo Bassey nigeriarrak, Erwin Krautler brasildarrak, Shrikrishna Upadhyay nepaldarrak eta haren erakunde Sappros-ek, eta Israelgo eta Palestinako giza eskubideen aldeko medikuek jasoko dituzte Nobel alternatibo sariak, Right Livelihood Award fundazioak gaur jakinarazi duenez. Azken batean, ingurumenaren eta giza eskubideen aldeko lana sarituko dituzte.

Petrolio guneen aurka eta ingurumenaren alde Basseyk egiten duen lana goretsi du fundazioak, Krautlerrek indigenekiko eta Amazoniarekiko daukan konpromisoa goraipatu du, Upadhyayk pobrezia borrokatzen duela azpimarratu du, eta adierazi du aipatutako medikuen taldeak Israelen eta Palestinan pertsona denek osasun zerbitzua jasotzeko lan egiten duela.

Lau saridunen artean 200.000 euro jasoko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.