Ozeano Atlantikoa zeharkatzen ari den Noel urakanak 114 hildako eragin ditu Dominikar Errepublika, Haiti eta Jamaikan, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) Urakanen Zentro Nazionalaren arabera. Orain, AEBetako eta Bermudako kostalderantz doa, baina oraingoz, ez da lurrean sartuko. 130 kilometro orduko haizetea eragiten ari da eta AEBetako Urakanen Zentro nazionalak adierazi duenez, hala jarraituko du datozen 24 orduetan. Pronostikoen arabera, Saffir-Simpson eskalan 1 kategoria daukan urakana indartu egingo da eta dimentsio handitako fenomeno estratropikal bihurtuko da.
Atlantikoko urakan denboraldia, ekainaren 1ean hasi zen eta azaroaren 30an amaitzen da. Dagoeneko 14 ekaitz eta 5 zikloi izan dira. Horietatik bi bost kategoriakoak.
Mundua
Noel urakanak 114 hildako utzi ditu dagoeneko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu