Mundua

Noriega panamar jeneral ohia Frantziaratu egingo dute, diru zuriketa leporatuta

2008ko urtarrilaren 9a
18:25
Entzun
Manuel Antonio Noriega Panamako jeneral ohia Frantziara bidaltzeko agindu du gaur Paul Huck Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) epaileak, Frantzian diru zuriketa egin izanaren akusazioa duela-eta. Hucken arabera, Noriegak gerrako presoaren estatusa eduki izana ez da eragozpen neurri hori gauzatzeko. AEBetik bidaliko dute.

Jerenal ohiak habeas corpus eskatua zuen bigarren aldiz, baina epaileak ukatu egin dio. Izan ere, honen iritziz, hura Frantzian Genevako (Suitza) Konbentzioaren babesean egongo den bermea dago era guztietara.

Gaur egun Miamiko (AEB) kartzelan dago Noriega. Narkotrafikoagatik zigortu zuten, 17 urtera, eta AEBek joan den irailean askatzeko asmoa zeukaten. Baina orduan iritsi zen Frantziaren eskaera, eta behin-behinean eduki dute preso Miamin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.