Bero bolada

Normalean baino 10.400 hildako gehiago izan dira Frantzian abuztuko lehen hiru asteetan

Frantziako ehorzketa enpresa handienetako batek egin duen azterketaren arabera, abuztuko lehenengo hiru asteetan beste urteetan baino 10.400 hildako gehiago izan dira beroaren eraginez. Ehorztetxe horrek Frantziako sektoreko %25a ordezkatzen du. Datu horiek emateko, beren datuak eta beste enpresa batzuetakoak erabili ditu. Hainbeste hildako beroaren eraginagatik izan dira. Ehorztetxe horren arabera, Paris inguruan, beste urteetan baino 3.000 hildako gehiago izan dira.

2003ko abuztuaren 20a
17:54
Entzun
Hildakoen kopurua oso handia izan denez, gorpuak gordetzeko hozkailuak edukitzeko almazen bat jarri behar izan dute. Izan ere, hilotzak asko ziren eta denak lurperatu ezinda ibili dira.

Abuztuaren bukaeran, Frantziako Gobernuak hildakoen kontaketa zehatz eta ofiziala egingo du. Hala ere, 5.000 hildako inguruizango direla aurreratu dute egunotan Gobernuko iturriek.

Frantziako presidente Jacques Chirac gaur itzuli da oporretatik, eta bere gobernuko ministroei sail bakoitzeko krisiaren inguruko txosten bana egin dezaten eskatu die. Chiracek izan duen jarrerak zenbait harritu ditu. Orain arte Frantzian izan diren arazo guztietan aurrez aurre egon da Chirac, baina oraingoan krisia bere oporretako lekutik, Kanadatik, jarraitu du.

Bihar egingo den Ministroen Kontseiluan, krisiaren kudeaketaren azterketa egingo dute.Jean-Pierre Raffarin lehen ministroak autokritika bat egin dezaten eskatu die Gobernuko kideei. Osasun-ministro Jean-Francois Matteiek hitz egingo du lehendabizi kontseiluan. Osasun-ministro horrek lau aditu deitu ditu ikerketa eta ebaluazioa egin dezaten. Aditu horien ikerketaren lehenengo emaitza abuztuaren amaieran emango dute.

Kontseiluan Barne ministro Nicolas Sarkozyk ere hitz egingo du. Ministro hori suteen eta bitartekari falten kudeaketari buruz arituko da. Tenperatura altuek energia sektorean izan duen eragina Nicole Fontaine ministroak kontatuko du. Ingurugiroaz arduratzen den Roselyne Bachelote heriotzek naturan izan duten eraginaz hitz egingo du, eta Nekazaritzako arduradun Herve Gaymardek laguntzen inguruan mintzatuko da.

Azkenik, Pertsona Helduen idazkariak zaharren egoitzan hil diren pertsonen kopuruaz arituko da hizketan.

Frantziako osasun sistema goitik behera begira dezaten eskatu du Gobernuaren oposizioak, baina Gobernuak ez du hori onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.