Hauteskundeak Palestinan

Normaltasuna nagusitu da Palestinako Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Hauteskunde eguna lasaia izan da Palestinan. Nazioarteko dozenaka begirale egin dira gaurko hauteskundeak zaintzen, bozak gardentasun osoz eta askatasunean egin ahal izateko. Gaza eta Zisjordaniako hauteslekuak itxi dituzte dagoeneko eta parte hartzea %70 ingurukoa izan dela jakinarazi du hauteskunde batzordeak. Hauteslekuen atarian egin diren lehen inkesten arabera Al Fatak irabazi ditu hauteskundeak bozen %42arekin. Bestalde, lehen datu horien arabera Hamasek botoen %34a bereganatu du.

2006ko urtarrilaren 25a
19:08
Entzun
AEBek eta EB Europako Batasunak arbuiatu egin duten arren, Palestinako Legebiltzarrerako hauteskundeak Hamasek irabazten baditu indar politiko hori babestu egingo dutela iragarri du egun Gobernuan dagoen Al Fata alderdiak. Zehazki, Ahmed Kureialehen ministroa izan da Al Fatak Hamasen emaitzak errespetatuko dituela ziurtatu duena. Gainerakoan, orain arte lasai doa boz eguna Palestinako lurraldeetan.

"Hamasek irabazten badu, irabazi egingo du, eta guk babestu egingo ditugu. Hori da demokrazia, eta guk hauteskundeetako emaitzak onartuko ditugu", adierazi du Kureiak botoa eman ondoren.

Palestinako Legebiltzarrerako bozetan lehia handiena orain arte palestinarren artean nagusi izan den Al Fata indar politikoaren eta Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduaren artean dago. Zenbait inkestek Hamasi ematen diote garaipena. AEBek eta EB Europako Batasunak arbuiatu egin dute Hamas, "erakunde terroristatzat" baitaukate.

Osterantzean, hauteskunde eguna lasai eta ondo doala esan du Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.