Norvegiako Fiskaltzak "terrorismoa" egotzi dio Anders Behring Breivik-i, iazko uztailean 77 lagun hil zituela eta. Breivik-ek berak aitortu izan du berak hil zituela haiek denak, eta Fiskaltzak "homizidio boluntarioa" ere leporatu dio. Hala ere, hasiera batean behintzat, ez kartzelatzeko eskatuko du, erietxe psikiatriko batera eramateko baizik. Medikuen azterketen arabera, Breivik-ek eskizofrenia du.
Fiskaltzaren beste aukera auzipetua 21 urteko zaintzan egotea eskatzea da.
Breivik "desengainatuta" agertu da haren adierazpenaren ondotik, Geir Lippestad defentsa abokatuak azaldu duenez. Lippestaden arabera, Breivikek "legalki gaitasuna du", mediku txostenak dioenaren aurka.