Barack Obama AEBetako presidentea Hiroshiman izango da maiatzaren amaieran, Japonera eta Vietnamera egin behar duen bidaiaren barruan. Bigarren mundu gerran hiri hartara bonba atomikoa bota zutenetik AEBetako presidente bat hiriburura joango de aurreneko aldia izango da. John Kerry estatu idazkaria pasa den hilean izan zen han, eta hura izan zen AEBetako goi agintari bat Hiroshimako biktimak omentzen izan zen aurreneko aldia.
Maiatzaren 27an joango da Obama, Shinzo Abe japoniako lehen ministroak lagunduta, Etxe Zuriak jakitera eman duenez, "munduan arma nuklearrik gabe segurtasuna eta bakea lortzeko konpromisoari jarraituz".