MunDUA

Obama: "Zelaya babesten dugu, desadostasunak izan arren"

Errusian dago atzotik AEBetako presidentea. Hondurasko buru ohiaren alde agertu da.

2009ko uztailaren 7a
15:48
Entzun
Manuel Zelaya Hondurasko Gobernuko presidente ohiaren aldeko adierazpena egin du gaur Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) buruak. "Zelaya babesten dugu, harekin desadostasunak izan arren. Herritarrek aukeratu behar dituzte euren buruzagiak, gu horiekin ados egon edo ez. Baina irizpide unibertsal horren aldekoak gara".

Zelaya lehengo astean kargutik kendu egin zuen Hondurasko armadak, estatu kolpea emanda. Roberto Micheletti da harrezkero presidentea. Zelaya atzo hegazkinarekin Hondurasen lurreratzen saiatu zen baina armadak eragotzi egin zion, eta El Salvadorrera joan zen.

Urtarrilaren 20an hartu zuen Obamak AEBetako presidente kargua, eta Errusian dago atzotik, gaur arteko bidaia ofizialean. Ekonomia Berriaren Eskolan emandako hitzaldian egin ditu adierazpenok, Moskun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.