Obamak aldatu egin du antisorgailuen araua
WASHINGTON. Barack Obama AEBetako presidenteak men egin die katolikoen presioei, eta erakunde katolikoak euren langileei antisorgailu metodoak eskaintzera behartzen zituen araua aldatu egin du. Aurrerantzean, «erlijio eragozpena» argudiatu ahal izango dute, eta soilik aseguru etxeek izango dute langileei antisorgailu metodoak eskaintzeko betebeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu