AEBetako presidentetzarako hauteskunde prozesuan egun erabakigarria izango da biharkoa:demokraten zein errepublikanoen presidentegaiak aukeratzeko bozketak egingo dira estatu horretan, eta hango emaitzek eragin handia izan dezakete datorren azaroaren 3ra bitartean estatuz estatu egingo diren besteetan.
Inkesta gehienen arabera, Barack Obama izango da Alderdi Demokratako hautagairik bozkatuena, eta, gainera, dezenteko aldea kenduko dio bigarren jotzen dute Hillary Clintoni. CNNk egindako inkestaren arabera, hamar puntuko aldea kenduko dio Obamak (%39) Clintoni (%29). Usa Today-ren arabera, 13 puntuko aldearekin irabaziko du Obamak.Reutersek egindakoa da Clinton irabazle ematen duen bakarra, baina Obamarekin oso lehia estuan -%31 Clintonentzat, %30 Obamarentzat-. Iowako caucus-ean bigarren izan zen John Edwards hirugarren ematen dute guztiek.
Alderdi Errepublikanoan, berriz, John McCain senadorea da New Hampshiren irabazteko faboritoa. 2000. urtean ere bera izan zen garaile estatu horretan.
AEBetako hauteskundeak
Obamak aurrea hartuko dio Clintoni New Hampshiren ere, inkesten arabera
Bihar egingo dira estatu horretan demokraten zein errepublikanoen presidentegaiak aukeratzeko bozketak. Inkesta gehienen arabera, Obama izango da hautagai demokrata bozkatuena, alde nabarmenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu