mundua

Obamak dio ez dituela tropak Irakera bidaliko

Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak hainbat hiri hartu ditu. AEBetako presidentearentzat "eskualde mailako arazo bat da".

Irakeko armadako kideak, hainbat lagun Bagdadera eramaten. ALI ABBAS
2014ko ekainaren 13a
12:36
Entzun

Obamak uko egin dio Irakera tropak bidaltzeari, Irak eta Sortaldeko Estatu Islamikoa talde jihadistaren aurka egiteko. Haren iritziz, "epe luzerako" arazoa da, "eskualde mailakoa". Hala ere, esan du Irakeko buruzagiei laguntzeko prest dagoela, talde horri aurre egiteko.

"AEBek dagokiena egingo dute, baina hasten dugun edozein ekintza Irakeko buruzagien ahaleginak lagunduta joan beharko da".

Obamak ziurtatu du AEBetako tropak ez direla "Irakera itzuliko". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.