Barack Obama AEBetako presidente eta alderdi demokrataren hautagaia ere sartu da hauteskunde kanpainan, ekonomia justuagoa proposatuz sartu ere. Krisia eragin zuten zioen aurka jo du, bart gauean herrialdearen egoerari buruz egindako hitzaldian esan duenez.
"Bi eredu daude. Batetik, jende multzo txiki bati gauzak ondo doazkion herri eredu bat. Bestetik, ekonomia justua eraiki dezakegu, denek euren ekarpena egiteko eta guztiek joka dezaten arau berarekin". Obamak "AEBetako baloreak" aldarrikatu ditu, demokratenak baino gehiago.
Diru gehien dutenek zerga bereziak izan beharko lituzketela adierazi du, eta gutxien dutenentzako maileguak lortzeko erraztasunak proposatu ditu, baita enpresa txiki eta ertainentzat lanpostuak sortzeko pizgarriak ere.
Alderdi errepublikarrean hautagaia hautatzeko prozesuan daude. Azaroan izango dira AEBetako presidentzia bozak.