Obamak irabazi ditu Mississipiko primarioak

Horrenbestez, handitu egin du Clintoni ateratzen dion aldea.

2008ko martxoaren 12a
11:04
Entzun
Barack Obamak irabazi ditu presidentegai demokrata aukeratzeko Mississipiko primarioak, eta, horrenbestez, handitu egin du Hillary Clintoni ateratzen dion aldea. Inkesten arabera, Mississipin botoa eman duten beltzen %90ek Obamari eman diote botoa eta zurien ere herenak ere bai. "Hau garaipen bat gehiago da. Herrialde honen aldaketa beharraren beste adierazpen bat", adierazi du Obamak emaitzen berri izan ondoren.

Oraingoz, 1.597 ordezkari bildu ditu Obamak eta 1.470 Clintonek. 2.025 ordezkari erdietsi beharko lituzke bietako batek konbentzio demokrata aurretik hautagai izendatuaizateko. Geratzen diren primarioak aintzat hartuta, zaila ematen du inork hori lortzea. Beraz, ziurrenik konbentzioko ordezkari handiek erabakiko dute, azkenean, Obama edo Clinton izango den AEBEtako presidentegai demokrata.

Errepublikanoek, aldiz, egina dute John McCainen aldeko hautua. Demokraten lehia luzatzea haien kontrakoa izan daitekeela uste dute adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.