Bihar zen hastekoa izen emate kanpaina, haur zirela AEBetara heldu edota bertara iritsitakoan seme-alabak izan dituzten gurasoei eta bertan egoteko baimena duten etorkinei kanporatzea hiru urtez atzeratzeko aukera ematen diena. Texasko epaile federal batek, ordea, bertan behera utzi du behin-behinean erreforma, argudiatuz prozedurak lege administratiboak urratzen dituela.
Andrew S. Hanen epailea hasieratik agertu izan da oso kritiko migrazio erreformarekin, eta oraingoan errepublikanoen esku dauden etsatuen babesa jaso du. "Mugak zaintzeko gobernuaren ezintasunak handitu egin du legez kanpoko immigrazioa, eta horrek nabarmen gutxi ditu herrialdearen baliabideak".
Doako osasun arretarekin batera, hau zen Barack Obama presidentearen agintaldiko konpromiso nagusietako bat. Baina hasieratik gainditu behar izan ditu errepublikanoek ezarritako oztopoak. Oraingoan, baina, badirudi, tarte batez bederen, garaipena azken horiena izan dela.