Barack Obama AEBetako presidenteak "Kubako eta AEBetako herria" entzuteko eskatu dio AEBren Kongresuari, eta, Kubaren blokeoa kentzen hasteko eskaera egin dio. Etxe Zuriaren lorategian eginiko agerraldian iragarri du udan Kubara bidaiatuko duela. Bideoa: Obamaren eta Bidenen agerraldia (28. minututik aurrera).
[Youtube]https://youtu.be/7ijOYfiw_jU[/Youtube]
Iragarri dute AEBen eta Kubaren enbaxadak zabaltzeko data: uztailaren 20a, astelehena. Kubako Atzerri Gaietako ministerioak iragarri du egun horretan zabalduko dituztela bai Habanan bai Washingtonen beren enbaxadak. Bi herrialdeek harremanak normalizatzeko pausuak emango zituztela iragarri eta sei hilabetera iritsi da albistea.
Jeffrey DeLaurentis AEBen ordezkaria Habanara joan da Barack Obama AEBetako presidenteak enbaxaden irekieraz datzitako gutuna ematera. Kubako Atzerri Gaietarako ministro Marcelino Medinak jaso du.
Sei hilabete etenik gabeko harremanetan
Urte hasieran bildu ziren Kubako eta AEBetako ordezkaritza bana, Habanan. Lehen bilera ofiziala izan zen, Raul Castro eta Barack Obama presidenteek harremanak berreskuratzeko asmoa agertu ostean. Tarte horretan hainbat aurrerapauso eman dituzte; apirilean, Kuba zerrenda beltzetik kentzeko eskatu zion Obamak Kongresuari.
Bi herrialdeen arteko harremanak "erabat" normalizatzeko, ordea, blokeoarekin bukatzea eta Guantanamo itzultzea galdegin dio Kubak AEBei.
Maiatzean amaitu zuten bi herrialdeen arteko bileren laugarren sorta, eta badirudi gainditu diuztela orduko zenbait oztopo. Enbaxadak zabaltzeko bilera gehiago egin behar zituztelakoan gelditu baitzen Kuba, baina ez AEBak.
Raul Castrok esan du "subiranotasun" osoz hartu dutela enbaxadak zabaltzeko erabakia.