Katalunia

Ogasunaren zitazioa jaso du Jordi Pujolek

Generalitateko presidente ohia prest agertu da justiziaren aurrean erantzuteko.

Jordi Pujol, Queralbsen duen oporretako etxean, Kataluniako pirineoetan. DAVID BORRAT / EFE
2014ko abuztuaren 8a
19:51
Entzun

Ogasunaren zitazioa jaso du Jordi Puyolek etxean; eskura eman diote idatzia. Ez du zehaztu non eta noiz aurkeztu beharko duen bere burua. Bestetik, epaileak aitaren testamentua aurkezteko eskatu dio, baita herentzia onartu zuela frogatzen duen dokumentua ere.

Atzo justiziaren eta zerga agintarien aurrean "erantzuteko prest" dagoela nabarmendu zuen Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak. Egunotan oporretan da buruzagi ohia, Kataluniako pirineoetan, eta han erantzun ditu kazetarien galderei, baina ez du zehaztu Kataluniako Legebiltzarrak eskatutako agerraldia egingo ote duen. "Ez dut oraindik erabaki. Badago denbora hemendik irailera bitartean".

CDCko buruzagi izandakoak nabarmendu du "beharrezkoa" izan zela diru kontuen berrri ematea, nnahiz eta horrek lurrikara politikoa eragin: "Ulertu nuen egokia zelaazalpenak ematea". Baina aitortu du egoera ez dela "batere atsegina".

Pujolek uztailaren amaieran komunikatu baten bidez jakainarazi zuen 34 urtez eta legez kanpo atzerrian dirua izan zuela. Presidente ohia Kataluniako erabakitze eskubidearen aurpegi ezagunenetariko bat izateak, aitzakia eman zion Madrili erreferendumaren aurka egiteko. Artur Mas presidenteak azalpenak eman behar izan ditu, bere "aita politikoak" egindakoaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.