Ohorezko domina jaso dute M-11ko hainbat biktimak

Aurretik, estatu hileta egin dute La Almudena katedralean, Madrilen.

Maialen Unanue
2014ko martxoaren 11
14:42
Entzun

Urteurrenaren harira, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Terrorismoaren Biktimen Aitorpen Zibilaren Errege Ordena eman die 365 biktimari, Madrilgo Teatro Real antzokian.

Estatu hileta egin diete aurretik M-11ko biktimei, La Almudena katedralean, Madrilen, eta bertan izan dira Espainiako erregea eta erregina. Aste guztian egingo dituzte M-11ko biktimen aldeko ekitaldiak.

Francisco Martinez Segurtasun Estatuko idazkaria, Luis Aguilera Barne Ministerioko idazkariordea eta Sonia Ramos Terrorismoaren Biktimen Babes Taldeko zuzendari nagusia izan dira ohorezko dominak emateko ekitaldian, Fernandez Diazekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.