MUNDUA

Okerrera egin du Hugo Chavezen osasunak

Venezuelako presidentea ahul dagoela ohartarazi du presidenteorde Nicolas Madurok.

2012ko abenduaren 31
14:23
Entzun

Madurok jakinarazi du "konplikazioak" sortu zaizkiola Chavezi, hilaren 11n egin zioten ebakuntza eta gero. "Ebakuntza konplexua egin eta 19 egunera, Chavez presidentearen osasun egoera delikatua da", esan du Madurok. Sendagileen partea irakurri du presidenteordeak Habanatik, Chavezi bisitan joan baitzaio ostiralaz geroztik.

Chavezen osasun egoerak "arriskuak" dituela ohartarazi du Madurok, eta gaineratu du presidenteak "indar fisiko eta espiritualari esker" egiten diola aurre egoera "zailari". Datozen orduak Habanan igaroko dituela azaldu du Madurok, Chavezen osasun egoera bertatik bertara ezagutzeko.

Hilaren 8an jakinarazi zuen Chavezek berriro sortu zitzaiola minbizia, eta berehala egin behar ziotela ebakuntza. Hilaren 11n egin zioten, Habanan. Urriaren 7an hauteskundeak irabazi zituen CHavezek, eta datorren 10ean hartzekoa da 2013tik 2019rako kargua. Edonola ere, haren osasun egoerak eztabaida piztu du Venezuelako konstituzioa nola aplikatu behar denaren inguruan.

Madurok Habanara eginiko bidaiaren ostean, Batasun Demokratikoko Mahaia osatzen duten oposizioko alderdiek atzo adierazi zuten gobernuak ez duela aitortu nahi jarduneko presidenterik ez dagoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.