Mundua

Okupazioaren eraginez 655.000 irakiar inguru hil dira

Erresuma Batuko =l The Lancet==http://www.thelancet.com/=l medikuntzako aldizkari entzutetsuak plazaratu duen azterketa baten arabera, 655.000 irakiar inguru dira AEBen eta haien aliatuen okupazioaren ondorioz hil direnak. 601.000 indarkeriaren eragin zuzenez hil dira; beste 54.000 okupazioak sortu duen egoeraren ondorioz.

2006ko urriaren 11
17:03
Entzun
AEBetako John Hopkins Unibertsitateak lagunduta egin dute ikerketa mediku irakiarrek, eta The Lancet-ek eman du haren berri.

Irakeko medikuek aipatutako unibertsitateko epidemiologoek ezarritako irizipideen arabera egindako azterketa zabalean oinarritzen dira datu horiek: zori hutsez aukeratutako 1.849 familiari galdeketa egin diete, eta 2003ko martxoan inbasioa hasi aurretiko hamalau hilabeteetan eta ondorengo hamalauetan hildako senitartekoen heriotzei buruz galdetu diete.

Galdeketa horietatik abiatuta ondorioztatu dute inbasioak eragindako indakeriak 601.000 zibil irakiar hil dituela, eta beste 54.000 gerra egoeraren ondorioz hil direla. Era berean, 2002anhilkortasun tasa mila bizilaguneko 5,5koa zela ikusi dute, eta, aldiz, okupazioaren ondoren 13,3ra igo dela.

=i The Lancet0I-ek agerian utzi duen hildako kopurua George Bush AEBetako presidenteak onartutakoa baino 20 aldiz handiago da, eta Erresuma Batuko Iraq Body Count ikerketa taldeak emandakoa baino hamahiru aldiz handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.