ATENTATUAK LONDRESEN

Olinpiar Jokoak Londresi egokitu ondorengo erasoak

2005eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Herenegun Singapurren eginiko bilkuran 2012ko Olinpiar Jokoak Londresi egokitu izanak atzoko atentatuen jomuga bihurtzeko eragiletzat jo zuten hainbat iturrik. Halere, azken urteotan Poliziak zenbait atentatu saio eragotzi zituen, eta Al Kaeda eta honen ingurukoek duela urte batzuk dute jopuntuan Londres, batez ere honek Afganistango erasoan eta Iraken okupazioan parte hartu zuenetik. Bestalde, Londres orain Europako Batasuneko txandakako presidentetzan egotea eta G8ren goi bileraren antolatzaile izatea ekintzaileak ekitera bultzatu dituela iradoki zuen Tony Blairrek: «Argi dago goi bileraren unean ekiteko asmoa zutela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.