Irudia. Peru
OLLANTA HUMALAK KARGUA HARTU DU
Ollanta Humalak gaur hartu du Peruko presidente kargua, Limako Kongresuan. Alan Garcia aurreko legealdiko presidentea ez da han izan, eta Daniel Abugatas Kongresuko presidenteak jarri dio banda. Hilaren hasieran irabazi zituen hauteskundeak Humalak, bigarren itzulian. 1979ko Konstituzioan egin du zin, eta ez orain indarrean dagoen 1993ko konstituzioan; Fujimori orduko presidenteak sinatu zuen azken konstituzio hori.Fujimoriren alderdiko kideek protesta egin dute horren aurrean, eta Abugatasek baretu behar izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu