Ollanta Humalak Peruko presidente karguaren zina egin du gaur.
Ohitura den arren, orain arte karguan egon den Alan Garcia ez da kargu hartzean egon, presidente banda utzi eta Kongresutik alde egin du ekitaldia baino lehen.
Garciak protokoloa bete du eta banda entregatu dio Jaime Araujo Etxe Militarreko buruari, ez da ordea ondorengo ekitaldian geratu. Honela argitu da aurreko egunetako zalantza, Garciak berak esana zuen kargu hartzera joango zela baldin eta beste taldeetako kideek txisturik jotzen ez bazioten.
Humalak Fujimoriri irabazi zion ekainean presidentetzarako egindako bozketan.