MUNDUA

Olmert Israelgo lehen ministro ohiari urtebeteko kartzela jarri diote, ustelkeriagatik

14.800 euroko isuna ere ezarri dio Jerusalemgo Auzitegiak.

2012ko irailaren 24a
15:19
Entzun

Ehud Olmert Israelgo lehen ministro ohiari urtebeteko kartzela zigorra jarri dio Jerusalemgo Auzitegiak, ustelkeria kasu bat egotzita. 14.800 euroko isuna ere ezarri dio. Industria, Merkataritza eta Lana Ministeriotik abokatu bulego bateko bazkide ohi bati mesedeak egitea leporatu dio auzitegiak, "gehiegizko konfiantza" delitua egin zuela eta. Baldintzapeko askatasunean beteko du zigorra Olmertek. Olmertek kazetariei esan die "harro" atera dela epaitegitik. 

Beste auzi batean epaitua izateko zain dago orain Olmert. Jerusalemgo alkate zenean, 1993 eta 2003 artean etxegintza operazio batean eroskerian ibili izana leporatzen dio fiskalak. Hain justu, epaia ezagutu eta berehala, "hau ez da amaitu" adierazi du Israelgo fiskal orde Eli Abravanelek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.