Libanoren kontrako gerraz deklaratu du gaur Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak Winogard Batzordean, eta esan du "justifikatua" zegoela "Hizbularen kontra egitea, ez zegoelako beste aukerarik".
Batzordea Israelgo Gobernuaren jokabidea ikertzen aritu da, eta Olmert jo du gerraren "porrotaren erantzule nagusi" bezala, "akats handiak egin zirelako". Amir Peretz Defentsa ministroa eta Dan Halutz Armadako buruzagi ohia ere jo ditu erantzule.
Hizbulak iazko uztailaren 12an Israelgo bi soldadu bahitu ostean hasi zuen Israelek gerratea. Uztaileko ekintza hartan Hizbulakoek beste hiru israeldar soldadu hil egin zituzten. Israelgo Gobernuak esan zuen erasoak pare bat aste iraungo zuela, baina azkenean 34 egunekoa izan zen. Nazio Batuen Erakundea sartu zen aferaren erdian, eta bi aldeen su-etena hitzartu zuten. Israelek Hizbula menperatu gabe bukatu zen gerra eta bi soldaduak askatu gabe -biek Libanon bahituta segitzen dute-. Hala ere, mila libanotar gerrillero eta zibil hil zituzten, eta 163 israeldar soldadu eta zibil ere zendu ziren.
israel
Olmertek dio Libanoko gerra "justifikatua" zegoela
Winogard Batzordean deklaratu du gaur Israelgo lehen ministroak. Gerraren "porrotaren erantzule nagusi" gisa jo zuen batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu