Ekialde Hurbila

Olmertek hiru baldintza jarri ditu Libanoko erasoak gelditzeko

Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak hiru baldintza jarri ditu Libanon su etena iragartzeko: Hezbolak bahitutako bi soldadu israeldarrak askatzea, =iKatyusa=i koheteak jaurtitzeari uztea eta Nazio Batuen Erakundeak Hezbolari armak uztera behartzeko ebazpen bat onartzea. Krisi egoera konpondu aldera, NBEko Segurtasun Kontseilua premiazko bilera egiten ari da. Bitartean,Ekintzaile palestinarrek duela bi aste soldadu israeldar bat bahitu zutenetik palestinarrak Gazan sartu ezinik egon dira, baina gaur ehundaka sartu dira. Antza denez, milizianoek Rafako mugan dauden harresietako bat lehertarazi dute, eta hori baliatu dute barrura sartzeko.

2006ko uztailaren 14a
22:49
Entzun
Gaur goizaldean Israelgo Armadako hegazkinek Beirut eta Damasco (Libanoko eta Siriako hiriburuak) batzen dituen errepidea bonbardatu dute. Libanoko segurtasun iturrien arabera, errepidea itxi egin dute erasoaren ondorioz. Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteak ohartarazi du Siriaren aurkako erasoa "mundu islamiko osoaren aurkako erasotzat" hartua izango dela. Azken zenbaketen arabera, 61 lagun hil ditu Israelgo Armadak eta Hezbolak, berriz, katyusha koheteak jaurtiz erantzun eta gutxienez lau lagun hil ditu. Beiruteko aireportuari berriro egin diote eraso baita hiriburuaren hegoaldeko hainbat etxebizitzari ere. Hezbola taldeko lider Hasan Nasralaren etxea ere erasotu dute.

Antza denez, Libanoko segurtasun iturriek adierazi dutenez Israelgo Armadako hegazkinek gutxienez bost aldiz egin dute tiro Beirut eta Damasco batzen dituen errepide nagusiko hainbat guneren aurka. Zubiak 20 kilometro ditu. Lekukoen arabera errepidean ez zebilen jende asko eraso egin dioten unean. Izan ere, atzo, askok eta askok Siria aldera ihes egin zuten israeldarren bonbardaketen ondorioz. Libanoko poliziak baieztatu du, gutxienez hiru lagun zauritu direla.

Beiruteko aireportuko arduradunek jakinarazi dutenez, Israelgo Armadak jaurti duen misil batek jo du aireportuko hiru lurreratze gunetako bat. Israeldarrek atzo egin zioten eraso aireportuari lehen aldiz eta itxi egin behar izan zuten.

Ohar baten bidez, Israelgo Armadak iragarri du Libanoko azpiegitura guztiek dutela eraso bat jasateko arriskua.

Mehatxua Hezbolako buruaren eta bere familiaren aurka

Hasan Nasrala Hezbolako idazkari nagusia da eta Israelgo Aramdak ohartazi du Hezbola milizia xiitak Israelen aurka helmen luzeko misilak jaurtitzea erabakitzen badu, bera eta bere familia babesgabe egongo direla. Roni Bar-On, Israelgo Barne ministroak babestu egin du Armadaren mehatxua: "Israelgo Gobernuak erabaki du Armadak ezin dituela bere erasoak mugatu hiriguneen aurkako tiroketen ostean". Azken egunetan Hezbolak katyusha koheteak jaurti ditu Israel iparraldearen aurka.

Siria eta Iranen aurkako gerra

Shlomo Ben Ami Israelgo Atzerri ministro ohiaren hitzetan Israel ez dago Hezbolaren aurkako gerran. Siria eta Iranen aurkako gerran baizik. Bi herrialde horiek dira, Shlomo Ben Amiren iritziz, "mugimendu hau [Hezbolarena] puztu dutenak eta estatu bilakatu dute Libanoren barruan". Israelgo Atzerri minitro ohiak ustez du Libanok Hezbolaren milizia xiita armagabetu behar duela eta gogorarazi du konpromiso hori hartu zuela baina ez zuela bete.

Libano blokatuta

Atzo Libanoko azpiegiturak bonbardatu eta sarrera-irteerak blokeatu zituen Israelek. Israelgo Armadak airez, itsasoz eta lurrez eraso zion Libanori, eta eraso horietan gutxienez 57 lagun hil eta ehundik gora zauritu zituen. Hezbolaren gerrillak Israel iparraldera katyusha koheteak jaurtiz erantzun zion Israelen erasoei, eta gutxienez bi lagun hil zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.