Belfasteko Auzitegiak errugabe jo du gaur Omagh-eko (Irlanda) atentatuaren ustezko egileetako bat: Sean Hoey (38 urte).
Bonba-auto bidez egin zuten atentatu hura, 1998ko abuztuaren 15ean, Omagh hiriaren erdialdean (Irlandaren iparraldean dago), eta 29 lagun hildako eta 200 zauritu baino gehiago eragin zituen. 225 kiloko lehergailua jarri zuten, eta Benetako IRAk hartu zuen bere gain atentatua.
1997an bereiztu zen IRAtik talde hori, eta Stormonteko Akordioaren kontra azaldu zen.
Irlanda
Omagh-eko atentatuaren ustezko egileetako bat errugabe jo du epaileak
1998ko abuztuaren 15ean egin zuen erasoa Benetako IRAk, eta 29 lagun hil zituen 225 kiloko lehergailuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu