Belfasteko Auzitegi Gorenak onartu egin du Omagheko atentatuarengatik zigortutako Colm Murphy eta Seamus Dalyren helegiteak, eta berriro epaitzea agindu du. Epaileek, ostera, atzera bota dituzte Liam Campbellen eta Michael McKevitten eskaerak. Poliziaren arabera, azken hori zen Benetako IRAko buruzagia.
1998ko abuztuan bonba-auto bat leherrarazi zuten Omaghen, eta 29 lagun hil zituzten. Erasoa, Irlanda iparraldeko gatazkako odoltsuena, Benetako IRAk hartu zuen bere gain. Artean ez dute inor zigortu bonba jartzeagatik, epaitu duten bakarra Sean Hoey errugabetzat jo baitzuten. McKevitt, Campbell, Murphy eta Daly, berriz, ekintzaren «erantzule» gisa kondenatu zituzten 2009an, eta hildakoen senideei 1,8 milioi euroren kalte-ordainak ematera zigortu. Dirutza hori handitzeko eskatu zuen senide talde batek, baina Auzitegi Gorenak atzera bota zuen atzo eskaera.
Omagheko atentatuaren ustezko bi erantzule berriz epaituko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu