Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) A gripearen pandemia bukatutzat eman du. Orain dela hamalau hilabete alerta maila gorena ezarri zuen OMEk birusaren agerpenaren ondorioz. Ordutik, 19.000 lagun hil dira.
"Dagoeneko, mundua ez dago alerta pandemikoaren 6. fasean. Pandemiaren ondoko fasera pasa gara" esan du Margaret Chanek, OMEko zuzendari nagusiak. Chanek, hala ere, gauza bat azpimarratu du: "H1N1 birusak, ohiko gripe gisa zabaltzen jarraituko du". Eta gaixotasunak sortzen jarraituko duela ere esan du "gazteen eta arrisku taldeen artean".
osasuna
OMEk amaitutzat eman du A gripearen pandemia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu