Hainbat pertsona desagerturik daude Liberian ontzi baten hondoratzearen eraginez, Harper-eko portutik hurbil, Monrovia hiriburutik 350 bat kilometrora. Liberiako Gobernuaren arabera, 100 eta 150 pertsona inguru zeuden MV Havia itsasontzian; jabeek, berriz, esan dute 27 pertsona soilik zeudela. Oraingoz, hamasei lagun erreskatatu dituzte.
Ontzia astearte gauean ainguratu zuten langileek, Harperreko portu aurrean okertu egiten zela antzeman baitzuten. Minutu gutxira hondoratzen hasi zen itsasontzia. Portuak laguntza deia jaso zuenean bilaketa lanetan hasi ziren agintariak, baina ez dute ontziaren arrastorik aurkitu.
Gobernuak bilaketa lanetan jarraitzen du, eta Liberiako Nazio Batuetako delegazioari laguntza eskatu dio.
mundua
Ontzi bat hondoratu da Liberian, eta hainbat pertsona daude desagertuta
Hamasei lagun erreskatatu dituzte. Agintariek esan dute itsasontzian 100 eta 150 pertsona inguru zeudela; jabeek, berriz, 27 zeudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu