Victoria lakuan, Ukora eta Bugolora uharteen arteko bidea egiten zuen ontziak eta ehun lagun eramateko tokia zuen, berez. Ordea, agintariek azaldu dutenez, hondoratu zen unean 400dik gora pertsona zeramatzan. Horien arabera, hori bera izan daiteke ezbeharraren arrazoia, gehiegizko pisua, alegia.
Gau osoan zehar lanean aritu dira erreskate taldeak, eta datu ofizialen arabera, bizirk atera dituzte ehun pertson inguru, nahiz eta horietatik 37 larri dauden. Horretaz gain, beste 86 gorpu ere atzeman dituzte uretan.
Ez da lehen aldia Tanzanian horrelako ezbehar bat gertatzen dena. 1996an, 800 pertsona hil ziren Victoria lakuan MV Bukoba itsasontzia hondoratu zenean.