Botoen %85 zenbatuta zituztela zabaldutako datuen arabera, beraz, garaipen zabala lortu dute kontserbadoreek. Hala ere, zenbait gune nagusitan sozialisten eta liberalen arteko aliantzak aginteari eutsi ahal izan dio, esate baterako, Budapest hiriburuan. Hala, hiriburuko 23 hautes barrutietako gehienetan Gobernuko koalizioa izan da irabazle.
Nolanahi ere, analisten arabera, Gyurcsany lehen ministroaren Gobernua zigortu nahi izan dute hautesleek bozketa hauetan. Izan ere, duela aste batzuk lehen ministroak egoera ekonomikoari buruz gezurra esan zuela aitortzen zuen grabaketa bat filtratu zen. Gezur horrek haserre handia eragin zuen hungariarren aurrean, eta Budapest hiriburuan protesta handiak izan ziren zenbait egunez.
Hungaria
Oposizio kontserbadoreak garaipen zabala lortu du udal hauteskundeetan
Hungariaren egoera ekonomikoaren inguruan gezurra esan zuela aitortu du berriki Ferenc Gyurcsany lehen ministroak, eta, ondorioz, sozialistek eta liberalek osatutako Gobernua zigortu nahi izan dute hautesleek udal hauteskundeetan: oposizio kontserbadorea izan da irabazle 19 eskualdeetatik 17tan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu