Oposizioak greba egunera deitu du gaurko Bolivian
La paz Oposizioak kontrolatutako Boliviako bost departamenduetan greba eguna dute gaur, erregaien gaineko zerga salatzeko. Evo Moralesen aldekoak, baina, beldur dira berriz ere liskarrak piztuko ote diren. Horiek horrela, Gobernuko iturriek ohartarazi dute deialdia «beste estatu kolpe saioa» dela, eta indarkeria saihesteko neurriak iragarri dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu