Martxoaren 29an egin zituzten Zimbawen presidentziarako hauteskundeak, baina zenbaketa luze eta liskartsuaren ondoren, hauteskunde batzordeak gaur eman ditu emaitza ofizialak. Hauteskundeak oposizioko Aldaketa Demokratikorako Mugimenduko buru Morgan Tsvangiraik irabazi dituela agertu du batzordeak, botoen %47,9rekin. Robert Mugabe egungo presidenteari berriz, botoen %43,2 eman dizkio.
Nolanahi ere, hautagaietako inork ez duenez lortu %50eko muga gainditzea bigarren itzulia egin beharko da. Tsvangirai eta Mugabe buruz buru lehiatuko dira itzuli horretan.
Oposizioak iruzur salaketak egin ditu behin eta berriz.
Mundua
Oposizioak irabazi ditu Zimbaweko hauteskundeak, baina bigarren itzulia egin beharko da
Zenbaketa prozesu liskartsuaren ostean, hauteskunde batzordeak gaur eman ditu martxoaren 29ko bozketen emaitza ofizialak. Morgan Tsvangirai oposizioko buruak botoen %47,9 eskuratu ditu, baina gehiengo osorik ez duenez, Robert Mugabe egungo presidentearekin (%43,2) lehiatu beharko du bigarren itzulian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu