Siria

Oposizioarekin batasuneko gobernu bat osatzeko prest agertu da Al-Assad

Konstituzio berri bat idaztea izango litzateke koalizio gobernu horren helburua.

Siriako pesidemte Baxar al-Asssad, artxiboko irudian. SANA / EFE
2016ko martxoaren 30a
07:54
Entzun

Siriarako Konstituzio berri bat idazteko xedearekin Baxar al-Assad presidentea prest legoke oposizioarekin gobernu koalizio bat osatzeko. "Logikoena litzateke gobernu horretan egotea independenteak, oposizioko kideak eta, noski, baita estatuarekiko leialak diren indarrak ere". Errusiako RIA Novosti agentziari eskainitako elkarrizketa batean egin du iragarpena estatuburuak.

Al-Assaden esanetan, Genevako bake elkarrizketetan adostu beharko litzateke Konstituzio berria osatzea helburu izango duen batasuneko gobernua. Estatuburuak onartu du alde guztiak ez daudela prest negoziazio horietan parte hartzeko, baina "zenbaitek onartua dute proposamena".

Genevako bake elkarrizketen bigarren saioa apirilaren 10ean hasiko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.