Siria

Oposizioaren aurkako operazioan 28 lagun hil dituzte

Siriako GIza Eskubideen Behatokiaren arabera, 23 zibil eta bost desertore dira hildakoak. Milaka pertsona manifestatu dira Liga Arabiarraren aurka, eta Bashar al Assad presidentearen alde.

2011ko azaroaren 23a
08:47
Entzun

Siriako segurtasun indarrek oposizioaren aurkako operazioak egin zituzten atzo, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez. Hildakoak 23 zibil eta bost desertore direla gaineratu du, eta zibilen artean bost adingabe hil dituztela ere salatu du. Operazioak Homsen, Haman eta Idliben egin dituzte, oposizioaren gotorleku diren eskualdeetan.

ZIbilak metrailadoeetako tiroak jota hil direla esan dute. Houlan oposizioko kide baten hileta manifestazio bihurtu da Bashar al Assaden aurka, eta kontrol postuetatik egin dute tiro segurtasun indarrek. Desertoreak, berriz, Deraan hil dituzte. Han ziren ezkutaturik bostetik lau, etxalde batean, eta eurekin batera sei zibil hil dituztela gaineratu du Siriako Giza Eskubideen Behatokiak.

Sana albiste agentzia ofizialak esan du segurtasun indarretako zortzi kide hil dituztela "talde terroristek". Gaineratu du hamalau lagun atxilotu dituztela, eta horien artean "talde terrorista" baten buruzagia dagoela. Autobus bateko bidaiarien aurkako erasoa leporatzen diote, bahiketa, bortxaketa eta hilketa. Operazioan hainbat pistola eta metrailadore atzeman dituztela esan dute, beste gauza batzuen artean.

Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak gaitzetsi egin zuen atzo Al Assad herritarren aurka erabiltzen ari den errepresioa. Europako Batasunak, berriz, bere aldetik Al Assaden aurkako zigor neurri gehiago prestatzen ari da.

Manifestazio jendetsuak

Sanak gaineratu duenez atzo milaka herritar Liga Arabiarraren aurka eta Bashar al Assad presidentearen alde manifestatu ziren. Latakian izan zen manifestazio jendetsuena, baina gehiagotan ere izan ziren. Liga Arabiarrak erakundetik Siria kanporatzeko erabakia herrialdearen "egonkortasuna, segurtasuna eta batasuna urratzeko estrategian" kokatu dute, eta gaitzetsi egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.