Georgiako Parlamentuko 150 eserlekutik 73 lortu ditu Saakaxviliren alderdiak, eta 77 Ivanishviliren aldeko koalizioak. Telebistan eginiko agerraldi batean onartu du Saakashvilik bere porrota. Halere, emaitzak oraindik ez dira behin betikoak; Jaxuri herrian sei hauteskunde mahaietako emaitzak bertan behera utz ditzake hauteskunde batzordeak, poliziek behatzaileak kaleratu baitzituztelako.
Saakaxvili zortzi urtez izan da presidente. Larrosen iraultza bezala ezagutu zenaren ondoren, 2004an irabazi zituen bozak. Amerikako Estatu Batuen aliatu izan da, eta Errusiarekin gudan egon zen 2008an, Hego Osetiaren eta Abkhaziaren kontrolaren harira.
Jatun Kalmajelidze Georgiako Espetxe ministroak dimisioa eman zuen iragan irailaren 19an, herrialdeko kartzela nagusian gertatutako tortura kasuek behartuta. Protesta ugari izan ziren, eta errudunak zigortuko zituela agindu zuen Saakaxvilik.