Oposizioaren protestak Tbilisin
Tbilisi. Georgiako oposizioko indar politikoen deiari erantzunda, 30.000tik gora lagun atera ziren atzo kalera Tbilisin. Oposizioak uste du iruzurra izan zela hilaren 21ean -asteazkenean- egin ziren Legebiltzarrerako bozetan. Mikhail Saakashvili presidentearen alderdiari eman diote garaipena; Legebiltzarreko 150 eserlekuetatik 120 bereganatu zituen. Iruzurrak egitea eta bozketa arauak haustea leporatuta bozak berriz egitea eskatu dio oposizioak Georgiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu