AEBetako Ordezkarien Ganberak gaur gauean baietsi du zorraren muga 2,1 bilioi igotzeko akordioa. Errepublikano eta demokraten arteko hitzarmenak aurrera egingo du, Senatuak onarpena eman baitio gaur arratsaldean egindako bozketoan.
The Washington Post-ek esan duenaren arabera, akordioak aldeko 269 boto eta aurkako 161 izan ditu Ordezkarien Ganberan. The New York Times-ek zehaztu du baiezkoa eman dutenak 95 demokrata eta 174 errepublikano izan direla, eta ezezkoaren alde egin dutenak 95 demokrata eta 66 errepublikano.
Senatuan demokratak dira gehiengo, eta, beraz, arazorik gabe egin du aurrera. 100 senatarietatik gutxienez 60ren baiezkoa behar zuen aurrera egiteko; eta 74 botorekin arazorik gabe egin du aurrera. Horren ondoren, Barack Obama presidenteak berrestea soilik falta da.