Italiako Ordezkarien Ganberak babesa erakutsi dio Mario Monti lehen ministroari, eta berak gidatutako gobernu berria martxan da herrialdeko ordezkaritza politikoa aldarazi duen krisi ekonomikoari konponbidea emateko. «Zaila da, baina lortuko dugu», esan du Montik. Aldeko 556 boto eskuratu ditu, eta 61 aurka. Silvio Berlusconi lehen ministro ohiak, botoa eman ostean, gobernu berria «ongi hasi dela» azpimarratu du, eta estatuaren mesedetan arituko direla gaineratu. «Gobernu aldaketa krisiaren ondoriozkoa izan da, baina ez ditu demokraziaren oinarriak jarraitzen».
Monti datorren astean bilduko da Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin. Euroguneko krisiaren inguruan hitz egingo dute. Europako Batasunak ezarri dizkion erreforma ekonomikoak betetzen ahaleginduko dela berretsi du Italiako lehen ministroak.
Ordezkarien Ganberaren babesarekin, lanean hasteko prest da Monti
Silvio Berlusconiren hitzetan, gobernu aldaketak ez ditu «demokraziaren oinarriak betetzen»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu