Oskar Lafontaine Alemaniako ezkerraren buruzagiak politika utzi du

Minbizia dauka, eta agertu duenez, gaitzak behartu du erabaki hori hartzera.

2010eko urtarrilaren 23a
15:03
Entzun
Oskar Lafontaine Alemaniako ezkerreko buruzagi historikoak politikatik erretiratzen dela iragarri du. Azaldu duenez, erabaki horrek ez du zerikusirik Die Linke (Ezkerra) alderdiaren barruan dituzten eztabaidekin, baizik eta osasunak behartu du horretara: minbizia dauka eta duela bi hlabete ebakuntza larria egin zioten. Horrenbestez, ahul dagoela eta osasunaz arduratzeko garaia iritsi zaiola adierazi du.

Lafontainek 66 urte dauzka eta SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratan hasi zuen politikako ibilibidea. 1995ean alderdi horretako presidente aukeratu zuen, eta ordu arteko bidetik urrunduz zentro-eskuinaren aurka oposizio gogorra egitera eraman zuen alderdia. Hain zuzen ere, bera SPDko buruzagi zela irabazi zituzten 1998ko hauteskundeak, eta Gerhard Schroederrek hartu zuen kantzelari kargua. Finantza ministro izendatu zuen Lafontaine.

Baina ez zuen asko iraun. Schroederren gobernuak zentroko jarrera hartu zuela iritzita, gobernuko eta alderdiko kargu guztiak utzi zituen 1999an, eta SPD barruko ahotsik kritikoenetakoa bihurtu zen. Bilakaera horrek beste urrats bat eman zuen 2005ean: alderdi sozialdemokrata utzi eta postkomunitekin atera Die Linke SPDtik ezkerrera zeuden joerak bildu zituen alderdia sortu zuen. Azken hauteskundeetan indartzen joan da alderdi hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.