Hilaren hasieran oreka galdu zuen Mowlamek, erradioterapiako saioen ondorioz. Erori egin zen, konortea galduta, eta harrezkero erietxean egon da, bere familiarekin. Egoerak atzera bueltarik ez zuenez, janaria emateari utzi zioten orain egun batzuk, berak esana baitzuen horrela bizirik ez mantentzeko. Gaur goizeko 8:10ean hil da.
Irlandako bake prozesuan gakoa
Mowlanek lan eskerga egin zuen Irlandako bake prozesuaren alde. Erresuma Batuko legebiltzarrean egin zituen 14 urtetan Ipar Irlandarako ministroa izan zen. Unionistak eta errepublikanoak mahai berean eseritza lortu zuen, aspaldi ez bezela, eta handik Ostiral
Santuko akordioa sortu zen, 1998an.
Mowlanek 2001ean utzi zuen Erresuma Batuko legebiltzarra, eta gerora, Irakeko okupazioaren kontrako kanpaina egiten aritu da. Tony Blairren gobernatzeko modua ere kritikatu izan du.
Ipar Irlandako eta Erresuma Batuko agintariek hitz goxoak eskaini dizkiete Mowlami
Ian Paisley Alderdi Demokratiko Unionistako (DUP) buruak “benetako” doluminak eman dizkie Mo Mowlamen senitartekoei. Buruan zeukan tumorearen aurkako borroka adore handiarekin eraman zuela adierazi du Paisleyk, eta bere izaera bere horretan mantendu zuela.
Sinn Feineko diputatu Martin McGuinnessek, berriz, ministro ohiak jokatu zuen “paper erabakigarria” goraipatu du; haren ustez, Ipar Irlandako herritar gehienek adeitasunez gogoratuko dute.
David Trimble Ipar Irlandako Alderdi Unionistako (UUP) buruzagi ohiaren iritziz, “Mowlamekin negoziaketetan aritzeak haize freskoa ekartzen zuen,argi zeukalako zer nahi zuen”.
Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak esan du Ipar Irlandako politika “eraldatu” egin zuela Mowlamek, eta haren buruargitasunak unionistak eta errepublikarrak elkartzea lortu zuela.
Heriotza
Ostiral Santuko Akordioaren bultzatzaile Mo Mowlam hil da
Tony Blairren Gobernuko ministro ohi eta Ostiral Santuko Akordioko bultzatzaile Mo Mowlam hil da gaur goizean. 55 urteko emakumeak tumorea zuen buruaz, eta erietxean hil da. 1997an aurkitu zioten tumorea, baina hala ere gogor egin zuen lan, 1998an Ostiral Santuko Akordioa lortzeko bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu