Gehad el-Haddad bozeramaileak Abdel Fata el-Sisi jeneralak euren jarraitzaileei ostiralean manifestatzeko egindako deia "gerra zibilerako deia" dela baieztatu du. Egun horretan Anaia Musulmanek "manifestazio baketsuak" egiteko asmoa zuen, eta horri eutsiko diote, Twitter bidez jakinarazi duenez: "Bakezaletasuna da gure indarra, basakeria euren hondamena". El-Haddadek adierazi duenez, Anaia Musulmanen jarraitzaileek ez diete "jaramonik egingo inolako bortxa motagatik, manifestarien aurkako sarraskiak egin arren".
Estatu kolpea eman zutenetaz ez ezik, kolpea aitortu ez duten nazioarteko herrialdeetaz ere gogoratu da El-Haddad: "Estatu kolpe militarra babesten jarraitzen duten herrialdeak dagoeneko odolaren isurpenaren eta El-Sisik agindutako hilketen konplizeak dira dagoeneko, eta are gehiago izango dira bide horretatik jarraituz gero".