Jugoslaviako presidente ohi Slobodan Milosevici Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegian egiten ari zaizkion epaiketan Europako Batasunako Balkanetarako ordezkari ohi David Owenek atzo esan zuen hark ahalmena izan zuela Bosnia-Herzegovinako gerra amaitzeko bake plana Bosniako serbiarrei ezarri ahal izateko.
Owenen iritziz, Milosevicek Bosniako eta Kroaziako serbiarrak kontrolatzeko eragina izan arren, serbiarrek Srebrenican 1995ean milaka musulman sarraskitu zituztenerako ahultzen hasia zen.Milosevic gizateriaren aurkako zein gerra krimenen eta genozidioaren inguruko 66 akusazioengatik epaitzen ari dira.
JUGOSLAVIA OHIA
Owenek esan du Milosevicek boterea zuela serbiarrei bake planak ezartzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu