2010 arte dago estatuburu karguan Macapagal, eta harekin bildu diren Bonok zein Belokik ordu arte heriotza zigorra ez dela gauzatuko uste dute.
Gainera, joan den astean itxaropen zantzuak sortu ziren Larrañagaren auzian. Izan ere, ikerketan parte hartu zuen polizietako batek —egun erretiratuta dago— errugabetu egin du gaztea. Bi ahizparen hilketa eta bortxaketan parte hartu izana leporatzen diote.
Larrañagaren aita gipuzkoarra da, hain justu, gaztetan pilotari joan eta han bizitzen gertatutakoa.
Heriotza zigorra
Paco Larrañagari ez diotela heriotza zigorra aplikatuko agindu du Filipinetako presidenteak
Berak kargua jarraitzen duen bitartean Paco Larrañaga jatorri gipuzkoarreko gazte filipinarrari ez diotela heriotza zigorra aplikatuko agindu du Gloria Macapagal Arroyo Filipinetako presidenteak. Hala jakinarazi dio Jose Bono Espainiako Defentsa ministroari, eta, halaber, harekin batera Filipinetan izan den Jose Ramon Beloki Espainiako Kongresuko EAJko diputatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu