Mundua

Paisleyren erretiroaren ostean, Robinson izango da haren ordezkoa

DUPeko buruzagitzan eta Irlanda Iparraldeko gobernuburutzan hartuko dio lekukoa. Maiatzean utziko du Paisleyk.

2008ko apirilaren 11
15:54
Entzun
Iturri ofizialen arabera, Peter Robinson Irlanda Iparraldeko Finantza ministroa izango da Ian Paisleyren ordezkoa Alderdi Demokratiko Unionistako (DUP) buruzagitzan eta Irlanda Iparraldeko gobernuburutzan.

DUPeko bozeramaile batek gaur jakinarazi duenez, datorren astelehenean bilduko dira alderdiak legebiltzarrean dituen 36 diputatuak Paisleyren oinordekoa eta alderdiko burua aukeratzeko. Maiatzean utziko du kargua Paisleyk.

Nigel Doods Industria eta Komertzio saileko ministroa izan daiteke aurkez daitekeen beste hautagaia, hainbat adituren arabera. Hala ere, bere burua DUPeko “bigarren posturako” aurkeztuko duela adierazi du Doodsek.

Apirilaren 17an elkartuko da alderdiko exekutiba talde parlamentarioaren erabakia berresteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.